A B C D E F G H I J K L M N O P R S T U V Z


armiarma

A

 

URRUNGAITZA
      (1904)

AMERIKA
      (1913)

KAIOAK
      (1928)

KE-BELARRA
      (1928)

IRUROGEITA AMASEI URTEZ
      (1945)

  literaturaren zubitegia  

 

 


Hasierako orrialdera

 

 

ETXALAR

        Emeterio Arrese, 1928

 

 

Udazkena da... Egurats epel arinak usai gozoa dakar;

sortalde-mugan egun txintaren argi-lorea dirudin izar

zuria dakust... Garai ederra!... Nere barruan lehen ez det izan

egun-argitze otxanez orain piztu dan hainbat zorion-dardar.

 

Ipar-aldera begira nago... arindu zaizkit amets-hegoak,

t'amets eder hau osatzen dute alai agertzen diran usoak.

Hara non sail bat...! Hega bizian gaindurik errez mendilepoak,

bai zuzen t'arin honuntz jarraitu hegazti polit urrutikoak!

 

Bainan... zer etsai sortu da behean?... Oihu, zalapart, iskanbil nahaste...

ardail bizi ta zoroaz dira hemengo baso guziak bete,

ta goyan berriz uso gaixoak izu ta larri, noralde gabe,

Etxalarreko sarea jo ta bertan loturik ikaraz daude...!

 

          [...]

 

Udazkena da... Egurats epel arinak usai gozoa dakar;

eguzki horail irten-berriak Atxurimendi-gainez irripar

alaia dagi... ta nere bihotz maitekor hau —ai!— usoen eraz

urduri eta lehitsu dijoa ez daki nora! betiko hegan.

 

© Emeterio Arrese    

anonimoak

 

mendeak
1
15
16
17
18
19
20
21

 

poemen
aurkibide
alfabetikoa