| A | B | C | D | E | F | G | H | I | J | K | L | M | N | O | P | R | S | T | U | V | Z |
SONETO BAT EGIDAZU
|
ZATITUA Castillo Suarez, 2006
Zati txikiak egin ditugu
handik hona garraiatu ahal izateko,
bizimodu ahalik eta arruntena egiteko,
eta, beraz, tarteka bakarrik
akordatu ahal izateko haiekin.
Une bat iritsiko da, gainera,
non pusken arteko lotura galduko baita,
eta guri ere ahaztuko zaigu
osotasuna zirela garai batean;
ez duela asko, gainera.
Zaila eginen zaigu errolda osatzea;
ez gara arduratuko horregatik.
Noizbait ilusioen zati horiek guztiak
bat izan baziren ere, ez gara
inoiz ere egoera horretara itzuliko.
Oxigenoaren konposatu batekin bizitzera
ohituko gara.
© Castillo Suarez |
|