| A | B | C | D | E | F | G | H | I | J | K | L | M | N | O | P | R | S | T | U | V | Z |
SONETO BAT EGIDAZU
|
ARNASA HARTU Castillo Suarez, 2006
Nahiago dut zalantzekin ez bizitzea
zu biriketan igerian edukitzea baino.
Zure izena ozenki esan,
eta opariak korreoz gehiago ez bidali.
Baina begiratzen dizut:
ez duzu ezer esaten.
Orduan, iruditzen zait ihesi zoazela,
heldu beharko nizukeela besoetatik
larrialdi-simulakro honetan.
Bular iletsu baten gainean geratzen naiz lotan, ordea.
Nire adina bikoiztu egiten da horrela.
Esan,
nire beldur zara?
© Castillo Suarez |
|