| A | B | C | D | E | F | G | H | I | J | K | L | M | N | O | P | R | S | T | U | V | Z |
ERRIMIÑA
|
ITSASO AURREAN Bingen Ametzaga, 1934
I
Sarritan, ameskor, leioan nazala,
begiztu daroat itsaso zabala,
ta orduan, uiñen murmuran, mintzoak
badantzuz ta badauz aditzen gogoak.
Maitasun-mintzoak batzutan nau yoten
¡ordun itsasoa bai eder erizten!
Eusko-lurra txiki dala ta andi-miña
asetzeko gugan Goiko'ak egiña.
Ikusten dot ordun begi-betegarri,
naiz urdin azala, naiz aparrez zuri;
bere murmur otzan yat atseden-lagun,
eta zuzpergarri bere arnas gaztun.
Baruan yat sortzen itsasora naia,
urrutira-bear, lagaturik kaia
ontzizka batean, ur gardenan zear,
noraezean yôn, ametsetan, bakar!...
Balea-arrantzalên ta Elkanoren atsak
bultzatuko dabez nire aizoialak;
eta pozak, nire zoriona abeska
noake itsasarte zurgarri-billaka...
II
Orro urrun batek eten dauz amesak,
pozak doaz iges, isil dira abesak.
Goibel-Ekaitza da. Begira itsasoa
asarre ebakitzen gorroto-mintzoa.
Begira Lur Ama ezereztu guraz
ondar, arri ta kai astindu ta yoaz;
begira, zoroa!, zeruratu nairik
bere uin arroak puztu ta anditurik.
Anker!, onda-miñak yota ba-dabilla
nun autsi, zer galdu ta nor ito billa;
ilgaiz uin goseak asetu eziñez;
gaisoen negarraz urak geitu naiez.
Bidutzi oi!, zeuri gorroto izateko
itoen amâi nik biotz eskatuko;
ta alargun gazte ezin-etsiaren itzaz
zu ta zure izena gaiztetsiko dodaz.
III
Odeiak urratuz, eguzki izpitxuak
argituten ditu ur-mendoi bitsuak.
Andiagotzen da, zelako ikuskizun!
bere ederrak dakar gogora aritasun.
Arritasuna, gar, nai eta bildurra,
gorroto, maitasun, ezespen ta gura,
guztiok badauz oin asmatzen gogoak,
bai ta aditzen bere euraen mintzoak.
Mintzo onek egoki diranean batzen
Andia-ren kanta dabe ereskidetzen.
Eurak alkartuten, ai, baneki, Itsaso,
dagokizun kanta zeuri egiteko.
© Bingen Ametzaga |
|