| A | B | C | D | E | F | G | H | I | J | K | L | M | N | O | P | R | S | T | U | V | Z |
LIMOSNATXO BAT
|
BERRI ON BAT Pedro Mari Otaño, 1903
Unamuno-ko Migel
maisu jakintsuna,
ospatsu askok agur
egiten dizuna,
euskal kanta goxuak
siaskan entzuna,
zer da ordia oraiñ
gertatzen zaizuna?
Galtzen dijualako
gure osasuna,
ta sendatu nayian
miñ oñazeduna,
esanaz diguzula
lengo naitasuna,
lepua moztutzeko,
o, Jainko Jauna!
Ez da ori azkenik
eskatzen dezuna,
txit mesedez degula
derizkiyotzuna?
Ara or sendakai bat
ez genekiguna,
ta sinista erazi
ezin diguzuna.
Zer gogorra dan zure
biribiltasuna!
salamanca-tik irten
da argitasuna
euskaldun batengandik
-zer edertasuna!-
ikusi arazteko
onkarri zaiguna,
gureganatutzeko
zoriontasuna!...
Anaiak, poz gaitezen,
badator eguna
erritar altsu batek
bidezten diguna,
ta betiko doatsu
egingo gaituna:
utzi dezagun gure
izkuntza astuna,
jendien arterako
baliyo eztuna,
eta betor erdera
eder ta leuna
-biyak jakitia da
txit gauza illun!-.
Egin zagun Migelek
esaten diguna,
eta guretzako da
berriontasuna.
Tubal-en kastarentzat
zer etorkizuna!
Euskalduntasuna!
* * *
Edaririk onena
zer da? Beazuna.
Au da semiengandik,
Amatxo kuttuna,
kañaberaren puntan
artu biazuna,
ezagutu dezazun
gure maitasuna.
© Pedro Mari Otaño |
|