| A | B | C | D | E | F | G | H | I | J | K | L | M | N | O | P | R | S | T | U | V | Z |
ESKUALDUN SOLDADOAK
|
ABENDUAN ORZANTZAK Piarres Ibarrart, 1901
Abenduko goiz±o hatez, Mauleko bidean
erbi hat ikusi nahiz, Poxin borda aldean
sudurra gorririk eta hotza larru barnean
beha nintzen ene xispa besoaren gainean.
Pottengoak, marrumaka, landetarik ageri
ziotela: Erbi jauna hemen da izan berri
lasterka partida±o bat hasiren dugu sarri
ihiztariak daudela oro begi-beharri.
Ber denboran, kurrunka bat hurbildik dut entzuten
hesiaren gainetik nik, burua aitzinatzen
iratzezko ohantze bat, bertzaldean ikusten
bi guarda, lo gozoki, nausiz ziren burlatzen.
Xakurrek xanpa, kainska; guardek aldiz: Ku! ru! ru!
Hauk ez dira ixilduko, karatxo! mila debru!
Batek hati, hain sarri du, erraiten: Landaburu
atzar adi; kapitaina hortxetan duk aiduru.
Lagun horrek egiten tu bost-pa-sei aharrausi
sudur huste, urzintz, eztul, hasi bazen zen hasi
erraietaraino zuen gorputza inarrausi.
Holako tarrapatekin nork erbia ikusi?
Azantzok badire zerbeit, bainan aski ez ditzu
Ondar kolpe handiena oraino falta duzu.
Adiskidea, zuk ere, hauxet adi ezazu:
Terrr! Terrr! Pan! Poum! Pan! Pan!... Orai satisfos gitzu.
Orzantz horik entzun eta, erbiak gibelerat
iziturik, eman zian Mauleko alderat
Larrondo erre beitzagon, soz iturri biderat
Bum! erbia hark ezarri hatzez gora lurrerat.
© Piarres Ibarrart |
|