| A | B | C | D | E | F | G | H | I | J | K | L | M | N | O | P | R | S | T | U | V | Z |
|
|
LAN ARREA Anonimoa, 1937
Tinki-tanka ziarduten
burnikien landolan
agoitzarra irakiten
ijelien zaipean.
Nekazari itulaiña
idiekin goldean
aitzur eta lai zorrotzez
geltzake zelaiean.
Arrantzale saiatuak
itxasora erten du
t'arrantsu-kezka bizian
arraldetik urrindu.
Eguna joan ta etorri
di'enak gentza onean
ai, geroztik pake gabe
gudaren ardallean.
Burdinolak diardute
tinki-tanka, lan-ta-lan,
baita ere izkilkoak
beren lan erailkorran.
Intziria biotzean
gogoan el gogorra,
guztioi azaltzen zaigu
eriotz-mallu sorra.
gaur eun, biar geyago,
etzirako bi milla.
Noraño iritxiko da
dijoen ilotz pilla?
Nere baitari nigatik
ardurarik ez dio,
ilotz bat geiagogatik
munduari zer dio?
|
|