A B C D E F G H I J K L M N O P R S T U V Z


armiarma

O

 

NIK EZ DUT EHOR MAITE ZU BEIZI
      (1657)

NEGUAN, ELURTE BATEZ
      (1657)

LAUR KARBARIEN ERESIA
      (1657)

  literaturaren zubitegia  

 

 


Hasierako orrialdera

 

 

ERRANEN DUTA?

        Arnaut Oihenarte, 1657

 

 

Erranen duta ? ahal dezaket,

Egia dena bezala,

Zu begistatuz geroz laket

Zu bezi ehor etzautala.

 

Bana zer hobe, zuk gorreti

Badagidazu zur' aldeti ?

Bana zer hobe, zuk' gorreti

Badagidazu horla beti ?

 

Geroz oihana lilitu da

bait' ar'orstatu lauretan;

Ud' ere negu, negi'uda

gerthatu da hain berzetan.

 

Bana zer hobe...

 

Arte hartan, zer eztut egin

Zureki adizkidetzeko ?

Zuk nizaz, nik zuzaz atsegin

Biek orozbat hartzeko ?

 

Bana zer hobe...

 

Noiz ere batzen baitzitzautzat

Bidean iragaitean,

Minak zatiz arhintzen zautzat,

Zuri bi hitz erraitean,

 

Bana zer hobe...

 

Ur-sortak, ardur'arduratuz,

Harria xila zirozu;

Ni zuri, beti bet'eskatuz

Zinzurr'arhetsik niagozu,

 

Bana zer hobe...

 

Niri baibaten erraitera

Etzenthozke ehoiz-ere ?

Orai, zure minez hiltzera

Nohela, ikusiz berere ?

 

Zeren berhetuz zuk gorreti

Baitagidazu zur'aldeti;

Zeren berhetuz zuk gorreti,

 

Baitagidazu horla beti.

 

© Arnaut Oihenarte    

anonimoak

 

mendeak
1
15
16
17
18
19
20
21

 

poemen
aurkibide
alfabetikoa