A B C D E F G H I J K L M N O P R S T U V Z


armiarma

 

 

 

 


Hasierako orrialdera

 

 

AHETZEKO ANDEREA

        Anonimoa, XV. mendea

 

 

Ahetzeko anderea

Urrütian korpützez,

Hor dizü bere bürüa

Kanpoan da bihotzez.

 

Nor dü bere maitea

Nahi nüke egia.

Jinkoak nahi badü

Hiltzea üken dü.

 

Gure jaun Ürrütia

kexüan beti zira.

Erradazü zertako

ni ez nüzü kanpoko.

 

Hürrun zite niganik

Ez dit zure beharrik,

Bazoaza kanpora

Neri adar biltzera.

 

Jauna holako gaüzak

Ahetzeko andereak

Ez ditizü ikasi

Heen doazü ihesi.

 

Ele horiek ahoti

Jalkitzen zirelarik,

Urrütiak bilhoti

Herresta dü ibili.

 

Jinkoa zer bizia!

Oi! Jaun Ürrütia.

Ni Abetzeko etxean

Nindagozün bakean.

 

Hona jin behar nizün

Ene sortea züzün,

Bihotzmin ükeiteko

Zure kexarazteko.

 

Ogen gabe zü beti

Mintzo zitzaizt gogorki.

Otoi zure begiak

Ütz ditzala kexüak.

 

 

 

Goizean goizik jeikirik

Ogi opilak eginik,

Ahetzeko Anderea

Lehia dün handia.

 

Zareta bat bürüan

Kanporat jalkitzean,

Musd'Ürrütiak züan

baratü bai bidean.

 

Nun zabiltza hain goizik

Jauregia hüstürik?

Galtatzen dio Ürrütik

Begiak oldartürik.

 

 

Jauna ikusiko düzü

nahi balin badüzü,

norat orai nahilan,

zareta bat bürüan?

 

Jente eskeleari

Emaiteko sokorri,

Madama Ürrütiak

hartü zütüan bideak.

 

Opilez zarea baitzen

Beterik jente prauben.

Ürrütiak zarean

Esküa ezari züan.

 

Opilak ordü hartan

Jin ziren harilkotan.

Urrütiak berhala

Ustez trunpatü ,

 

Ehülearen etxeaa

zoaz bilberaztera.

Jauna ikusten düzü

orai zük badakizü

 

Parka izadazüt arren

Bekaitz ez nüzü izanen,

Emazte hon zirela

Orai badit aproba.

 

anonimoak

 

mendeak
1
15
16
17
18
19
20
21

 

poemen
aurkibide
alfabetikoa